Kontziliazioa eta erantzunkidetasuna
Familia eta lana uztartzeko «arazoa», jendeak zenbait eremutako (pertsonala, familia, gizartea eta lana) premiei erantzun behar diela ukatu delako edo ikusi nahi izan ez delako sortu da; zehazkiago, errealitate jakin bat ezkutatu nahi izan da, pertsonen oinarrizko premiei erantzuteak eskatzen duen denborari eta lanari dagokiena.