Emakumeen ahalduntzea
"Ahalduntze" hitza ingelesezko empowerment terminoaren itzulpen literala da, eta «boterea areagotzea» esan nahi du; hots, pertsona bezala indartzea eta norberaren egoera sozial, ekonomiko eta politikoa sendotzea. Estrategia hori gehiago garatu zen Beijingen 1995ean egindako Emakumeen Munduko IV. Konferentzian, bai eta finkatu ere.