Diskriminazioagatiko kexak
Diskriminazio kasuetarako defentsa-bulegoa
Herritarren defentsa-zerbitzua alor pribatuko diskriminaziorako. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoan sexuaren ondoriozko diskriminazio-kasuetan herritarrak babestea, eta zeregin hori diskriminazio-kasuetarako defentsa-zerbitzuaren bidez egiten du.
Begira: Berdintasuna komunikabideetan
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari atxikitako batzorde aholku-emaile eta topagune bat da Begira. Batzordearen zeregina da aholkularitza eskaintzea eta azterketak egitea, publizitate eta komunikazioaren eremuetan sexuaren ziozko bereizkeria mota oro desagerrarazteko.
Ararteko
Arartekoa erakundearen betekizun nagusia da herritarrei arreta ematea, Administrazioaren jarduketa desegokien edo legez kanpokoen inguruko kexei, eskaerei edo kontsultei dagokienez, baita kexa horiek izapidetzea ere. Azken horretarako, prozedura jakin bat erabiltzen da, eta eragindako administrazioari jarduketari buruzko azalpenak eskatzen zaizkio.