Joan edukira
Menú principalMenú secundario
Euskadi.eus

Indarkeria digitalaren forma berriei buruzko prestakuntza eskaini die Emakundek biktimak artatzen dituzten profesionalei

Indarkeria digitalaren forma berriei buruzko prestakuntza eskaini die Emakundek biktimak artatzen dituzten profesionalei

egilea: Emakunde, 

  • 200 pertsona inguruk parte hartu dute ingurune digitaletan indarkeria matxusta detektatzeko, prebenitzeko eta esku hartzeko gakoak eskaini diren jardunaldian.
  • Topaketa indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta hobea emateko erakundeen arteko III. Akordioan hartutako konpromisoetako baten ondorio da.

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak "Pantailen eta isiluneen artean: haur eta nerabeen aurkako indarkeria matxista mota berriak" jardunaldia inauguratu du gaur Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak artatzen dituzten 200 profesional inguruk jarraitu dute jardunaldia, batzuek bertan eta beste batzuek online.

EAEn indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko Erakundeen arteko III. Akordioaren Jarraipen Batzordean hartutako konpromisoari erantzuten dio topaketak. Akordio horren helburua da biktimei arreta ematen dieten erakundeen arteko koordinazioa, babes osoa (osasunekoa, poliziala, judiziala eta soziala) bermatzeko.

Prestakuntza-jardunaldia gazteenek ingurune digitaletan jasaten dituzten indarkeria-mota berrietan oinarritu da, Emakundeko zuzendariak argudiatu duen bezala. "Garrantzitsua da online munduan gertatzen den indarkeriari heltzea, bereziki gazteei zuzendutako eduki asko Interneten zabaltzen ari diren une honetan, berdintasunaren, feminismoaren eta argi eta garbi matxisten aurkako mezuekin".

Ingurune digitalean sexismo modu berriak zabaltzeaz gain, Miren Elgarrestak ohartarazi du horrelako portaerek ziberespazioa gainditzeko arriskua dagoela. "Indarkeria sare sozialetan trukeak eginez has daiteke, eta sexu-indarkeriako ekintzak egiten diren topaketetan amaitu".

Horrela, jardunaldian hainbat adituk parte hartu dute, eta eremu digitaletan detektatzeko, prebenitzeko eta esku hartzeko gakoak eskaini dizkiete eremu guztietan indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak eta adin txikikoak artatzen dituzten profesionalei, osasun-arloan, arlo judizialean edo gizarte-laguntzan, besteak beste.

Noemí Pereda psikologoak nerabezaroko sexu-indarkeria aztertu du, eta Carmen Ruiz Repullo soziologoak nerabeen pornoamodioaz eta bestelako indarkeria matxistez hitz egin du.

Elvira García Mingo ingurune digitaleko indarkerietan adituak teknologiak sexu-indarkeria ulertzeko eskaintzen dituen gakoak azaldu ditu. Bestalde, Lluis Ballester soziologoak IA eta sexu-indarkeria izan ditu hizpide, eta Pilar Kaltzada Save The Childreneko lehendakariak "Kontrolaren algoritmoa: neskatilak eta nerabeak indarkeria digital berrien aurrean" hitzaldia eman du.