Joan edukira
Men principalMen secundario
Euskadi.eus

Emakundek salerosketa eta/edo sexu-esplotazioaren biktima bezala akreditatuko ditu GKE-ek detektatzen dituzten emakumeak

Argitalpen-data: 


      2023_05_16_Mesa_Contra_la_Trata_003.jpg

Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak bilera egin dute gaur goizean EAEko Emakumeen eta Nesken Salerosketaren eta/edo sexu-esplotazioaren aurkako Mahaia osatzen duten Gobernuz Kanpoko Erakundeekin (GKE) Euskadin salerosketaren biktimak halakotzat nola akreditatuko diren jakinarazteko. Hauek izan dira deitutako GKEak: Caritas, CEAR Euskadi, Munduko Medikuak, Hiesaren aurkako Batzordea, Gurutze Gorria, Gizarterako, Askabide, Oblatas, Save The Children, Arrats, Unicef Euskadi eta Accem.

Hala, sexu-esplotaziorako salerosketaren biktima akreditatzeko prozedurak bi fase izango ditu: lehenengoa, non GKE espezializatuek detekzio-txosten bat egingo duten, eta bigarrena, non erakunde egiaztatzaile batek, kasu honetan Emakundek, administrazio-egiaztapeneko dokumentu bat emango duen. Egiaztagiri horrek indarrean dagoen legediaren arabera aurreikusitako eta araututako baliabideak eta zerbitzuak eskuratzeko aukera emango dio biktimari.

Biktimak eskubidea izango du (Gizakien salerosketaren aurkako Europako Kontseiluaren –Varsoviako Kontseilua- hitzarmenaren 12. artikuluarekin bat etorriz) ostatu egoki eta segururako sarbidea izateko, larrialdietako tratamendu medikoa, laguntza psikologikoa, laguntza juridikoa, dituen eskubideei buruzko aholkularitza bere hizkuntzan, itzulpen-zerbitzua eta adingabeentzako hezkuntzarako sarbidea.

GKEek badituzte biktimak identifikatzeko adierazle batzuk, hauetan oinarrituta: nazioarteko estandarretan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren gomendioetan (Gizakien Salerosketaren aurrean Jarduteko Irizpideen Gida) eta GKEek EAEko Emakumeen eta Neskatoen Salerosketaren eta/edo Sexu Esplotazioaren aurkako Mahaiaren esparruan duten esperientzian. Mahai hori Emakundek sustatu eta koordinatzen du 2013tik.

Mahaiaren esparruan, profesionalen prestakuntza ere bultzatu da. Iaz, adibidez, salerosketaren arloko berariazko prestakuntza-saioak egin ziren atzerritartasunaren eta genero-indarkeriaren txandako profesionalentzat, eta 150 profesionalek baino gehiagok parte hartu zuten.

Egoeraren azterketa ere bultzatu du Mahaiak. Hala, Carmen Meneses irakaleak  Mahaiaren enkarguz egindako txostenean, nabarmentzen da salerosketaren biktima diren emakumeen kopuru zehatza jakitea zaila dela hainbat arrazoirengatik, nahiz eta aipatutako ikerketaren arabera, prostituzio-testuinguruetan dauden pertsonen % 10 eta % 15 artekoa izan daitekeela.

Informazio gehigarria