Euskadi.eus logotipoa

Emakunderen Aholku batzordea bildu da, emakumeen elkarteek administrazioarekin harremana izateko duten organoa

2019-12-17_consultiva.jpg

2019.eko abenduak 17

Gaur, Emakunderen egoitzan, Emakunderen Aholku Batzordea bildu da. Batzorde honek Euskadiko emakume-elkarteen ordezkaritza biltzen du, eta Emakunderekin hitz egiteko organoa da. Besteak beste, barne-prozedura berri bat onartu da Emakunderen Aholku Batzordea antolatzeko: lurralde arteko Batzordea, Begira Batzordea edo Emakundeko Zuzendaritza Kontseilurako prozedurak, hain zuzen ere. Era berean, generoaren, berdintasunaren eta feminismoaren, tresna teknologikoen, lurralde-jardunaldien eta 2019ko komunikazio-planaren arloan emandako prestakuntza baloratu da, eta 2020rako proposamenak egin dira. honekin bataera, jakinarazi da biha argitaratuko dela emakumeen elkarteentzako 2020rako diru-laguntzen deialdia. Amaitzeko, elkarteetako ordezkariek sortutako ikus-entzunezkoak aurkeztu dira, Aholku Batzordearen funtzioaren berri emateko.

 
Euskadi, auzolana