euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gizonduz
Gizonduz on-line sentsibilizazioa

Hasierako azalpena

Ongi etorri Gizonduz ekimenaren barruan gizonentzat antolatu dugun berdintasunari buruzko oinarrizko on-line sentsibilizazio-ikastarora. Emakunderen ekimen honen bidez, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alde gizonak gehiago kontzientziatu eta inplika daitezen eta gehiago parte har dezaten sustatu nahi da. Aldaketa horri esker, hau da, gizonak berdinzaleago bihurtuz gero, hobetu egingo dira gizartea, emakumeen bizi-kalitatea eta beste gizon batzuekiko harremana, eta norbera ere gusturago sentituko da bere buruarekin.

On-line ikastaro honen bidez, berdintasunari buruz hausnarketa egitea proposatzen dizugu: gizonen eta emakumeen nortasunak nola eraikitzen diren, genero-rol eta -estereotipoek zein eragin duten gure sozializazioan, eta beraz, desberdintasunak nola sortzen diren. Eredu maskulino tradizionalak ere aztertuko ditugu, baita eredu berriak ere, eta nortasun maskulinoak eraikitzerakoan indarkeria legitimatzeak zein eragin duen azpimarratuko dugu. Hausnarketarako gai izango dira, halaber, norbere buruaren eta gainerako pertsonen zainketak gizonen bizitzan duen eragina eta etxeko lanetan dugun inplikazioa. Sozializazio sexistak gizonei sortzen dizkien genero-arazoak argitzen ere saiatuko gara.

Berdintasunari buruzko prestakuntza eta sentsibilizazio ikastaro hau gizonentzat da. Egin nahi izanez gero, izena eman behar duzu ondoren emango dizugun fitxa betez, eta ondoren, denboraren erabilerei buruzko galdeketa eta inkesta txiki bat bete beharko dituzu. Gero, ikastaroaren dokumentazioa jaitsi ahal izango duzu Gizonduz web orritik. Hortik aurrera bi aste izango dituzu proposatutako materialekin lasai lan egiteko; 8 egunetan ordu bete emanda, nahikoa izango duzu. Bi asteak igarota, ikastaroaren edukiei buruzko ebaluazio-galdeketa bat egin beharko duzu, eta horrela, Emakunderen egiaztagiria jasoko duzu.

Ikastaroa egiten zabiltzala, zalantzak argitzeko eta informazio gehiago edo aholkuak jasotzeko kontsultak egin ditzakezu ondorengo helbidean: emakunde.gizonduz@euskadi.eus

Aldez aurretik zure interesa eskertuz, ikastaroa zuk uste bezain baliagarria izatea espero dugu.

Pie de página
Euskadi, auzolana