euskadi.eus

Gizonduz on-line sentsibilizazioa

Hasierako azalpena

Ikastaro honek helburu hauek ditu:

  • Gizonen arteko harremanei, maskulinitateei eta berdintasunari buruzko gogoeta egin; identitateak nola eraikitzen diren; gizonen sexu-orientazioa eta genero-adierazpena eta rolen sozializazioan duten zeregina; genero-estereotipoak eta -aginduak, eta, beraz, desberdintasunak eta diskriminazio sexistak nola sortzen diren.
  • Eredu maskulino tradizionalak eta horien aldaketak aztertzea, baita indarkeriaren legitimazioak identitate maskulinoen eraikuntzan eta indarkeria matxistan duen eragina ere.
  • Gizonen inplikazioa aztertzea etxeko lanetan eta gainerako pertsonen eta norberaren zaintza-lanetan, sozializazio sexistak gizon batzuengan ere eragiten dituen genero-arazoekin batera.

Ikastaroak berdintasunari buruzko galdetegi bat; gizonei, maskulinitateei eta berdintasunari buruzko dokumentu teoriko bat eta ezagutza-test bat ditu. Ikastaroko materialak denbora nahikoarekin landu ahal izateko, izena eman eta 5 egunera egongo da eskuragarri testa. Test hori gainditu ondoren, Emakunderen ziurtagiria deskargatu ahal izango da.

Zalantzak argitzeko, informazioa zabaltzeko edo ikastaroan aholkularitza jasotzeko, online kontsultak egin ahal izango dira helbide honetan:

emakunde.gizonduz@euskadi.eus

Jarraitu hurrengo urrats hauek izena emateko eta ikastaroa egiteko:

Pie de página
Euskadi, bien común