euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gizonduz
GB2 logo

Emakunderen Gizonduz programan dago kokatuta Gazteak Berdintasunean 2.0 proiektua, eta, horren bidez, gazteen eta nerabeen (bereziki, gizonen) kontzientziazioa eta inplikazioa sustatu nahi dira, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka egiteari begira, bai eta gatazkak konpontzeko jarrera ez-bortitzak baliozkotze aldera ere, teknologia berrietan oinarritutako zenbait hezkuntza-erreminta erabiliz.

Zentroetan lantzeko proposamen honetan eskaintzen den prestakuntza guztia doakoa da.

Edozein prestakuntza-ziklotako 14 eta 16 urte arteko ikasleei dago zuzenduta prestakuntza-proposamen hau: DBHko 3. eta 4. mailan egon daitezke, Lanbide Heziketan egon daitezke, eta ikasketa ez-formalak egiten egon daitezke. Irakasleei zuzendutako prestakuntza espezifikoa dago (4 orduko ikastaro teoriko eta praktikoa), baita ikasleekin lantzeko zenbait lantegi ere. Lehenengo saioan, bideo-jokoaren abentura grafikoa egiten da, eta, ondoren, zenbait lan-saio egiten dira. Guztira, 4 ordu egiten ditu talde bakoitzak, eta GB2.0 bideo-jokoari lotutako fitxa didaktikoekin egiten da lan.



Prestakuntza-proposamen hau 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetan egingo da. Informazio gehiago nahi baduzu edo zure zentroak prestakuntza hau egin nahi badu, bidali posta elektroniko bat helbide honetara: emakunde.gizonduz@euskadi.eus

Oraindik erregistratuta ez bazaude, sakatu alta egin ahal izateko.

Pasahitza berreskuratu

Idatzi zure GB2 kontuarekin lotutako erabiltzailea eta helbide elektronikoa.

Posta elektronikoa bidali da.

Zure sarrera-ontzia egiaztatu pasahitzaren berreskurapenarekin jarraitzeko.

sakatu saioa hasteko.

Jokua

Gazteak Berdintasunean 2.0 abentura grafiko interaktibo mugagabea eta 3Dkoa da. Bere helburua da berdintasunaren inguruan ditugun jarrerei buruzko hausnarketa eragitea.

Abentura honetan hainbat egoera aurkituko dituzu eta horiei aurre egin behar izango diezu, interaktuatu egingo duzu,erabakiak hartu eta zeure iritziak adierazi. Horrela "gaitasunak" irabazi edo galdu egingo dituzu. Zazpi pista aurkituko dituzu, ezkutuan, azken enigma argitzeko lagungarri.

Ibilbidean zehar beste estra batzuk ere aurkituko dituzu ezkutatuta.

Dokumentuak

Betebeharrak

Gazteak Berdintasunean 2.0ra arazoriik gabe jolasteko, zure ordenagailuak honako balditzak bete beharko ditu:

  • Unity Web Player plugina duen Google Chrome, Mozilla Firefox, Opera, Safari edo IE nabigatzaile eguneratua.
  • 2GHz edo gehiagoko prozesadorea.
  • 4GBeko RAM Memoria.
  • Gutxienez 2GBeko memoria grafiko dedikatua duen txartel grafikoa.
  • Internet konexioa.

Euskadi, auzolana