Euskadi.eus logotipoa

Argitalpen-data: 2013/07/10

Emakundek emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko ardatzak azaldu ditu Oñatin

Oñatin gaur ospatzen hasi den emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako kongresuan, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak eman du hasierako hitzaldia. Landaidak gogorarazi du genero indarkeria dela emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunen “adierazpen larriena”. “Premiazko arazo bat da, eta epe laburrean zein luzean esku hartzea eskatzen du. Ez da biktimen edo haien senideen arazo bat. Gizarte osoaren arazo bat da”. Hala, beharrezkoa ikusi du gizarte osoaren inplikazioa eta erakundeen arteko elkarlana. Landaidak Emakundek genero indarkeriari aurre egiteko abian dituen egitasmo eta politiken berri eman die Oñatira bildutako nazioarteko adituei. Egitasmo edo politika horien ardatzak lau dira: sentsibilizazioa, prebentzioa, arreta eta babesa. Sentsibilizazioa eta prebentzioa ezinbestekotzat jo ditu, etorkizunean emakumeen aurkako indarkeriarik egon ez dadin.

Kongresuaren programa: http://www.iisj.net/iisj/de/descripcion-7494.asp?cod=7494&nombre=7494&prt=1

Euskadi, auzolana