Euskadi.eus logotipoa

Emakumeen direktorioa

Lan-eremuan gero eta emakume gehiagok lortzen du erantzukizun-maila eta estatus profesional handia . Hala ere, errealitate hori ez da fidelki islatzen komunikabideetan edo gure gizartean hainbat eratako erakundeek antolatzen dituzten jarduera publikoetan.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundetik emakume profesionalak ikusarazten eta sozialki aitortzen lagundu nahi dugu, eta ziur gaude horrek emakumeak ahalduntzen eta emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzen lagunduko duela.

Horretarako, hainbat lanbide-, kultura- eta kirol-eremutan aditu diren Emakume Profesionalen Direktorioa sortu dugu, non emakume horien datuak jakinarazten diren: zer prestakuntza duten, zer jarduera-eremutan diharduten eta antolatzen diren jardueretan nola parte hartuko luketen, hain zuzen ere.

Emakumeen direktoriora sarbidea

Euskadi, auzolana