Euskadi.eus logotipoa

Diskriminazioagatiko kexak

Zenbait organismo, programa eta instituziok, besteak beste, herritarrak babestea helburu dute, sexuaren ondoriozko diskriminazio-egoeretan. Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa betetzen dela bermatu behar dute.

Diskriminazio kasuetarako defentsa-bulegoa

Herritarren defentsa-zerbitzua alor pribatuko diskriminaziorako. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoan sexuaren ondoriozko diskriminazio-kasuetan herritarrak babestea, eta zeregin hori diskriminazio-kasuetarako defentsa-zerbitzuaren bidez egiten du.

Berdintasunaren eta sexuagatiko bereizkeriari ezaren printzipioa defendatzea sektore pribatuan

Begira: Berdintasuna komunikabideetan

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari atxikitako batzorde aholku-emaile eta topagune bat da Begira. Batzordearen zeregina da aholkularitza eskaintzea eta azterketak egitea, publizitate eta komunikazioaren eremuetan sexuaren ziozko bereizkeria mota oro desagerrarazteko.

Begira Batzordea

Ararteko

Arartekoa erakundearen betekizun nagusia da herritarrei arreta ematea, Administrazioaren jarduketa desegokien edo legez kanpokoen inguruko kexei, eskaerei edo kontsultei dagokienez, baita kexa horiek izapidetzea ere. Azken horretarako, prozedura jakin bat erabiltzen da, eta eragindako administrazioari jarduketari buruzko azalpenak eskatzen zaizkio.

Kexak izapidetzea Arartekoan

Euskadi, auzolana