Euskadi.eus logotipoa

Emakundek 11.000 gizon baino gehiago prestatu ditu berdintasunean Gizonduz programaren bidez

prestakuntza_gizonduz.jpg

2022-07-29

  • 2007an sortutako programaren helburua da gizonen inplikazioa sustatzea berdintasunaren alde
  • Doako sentsibilizazio- eta prestakuntza-ikastaroak eskaintzen dira, presentzialak, online eta mistoak

 

Emakundek 2007an gizonek berdintasunaren alde duten inplikazioa sustatzeko helburuarekin Gizonduz programa sortu zuenetik haren prestakuntza-programetatik 11.500 gizon igaro dira,. Gizonduz sentsibilizazio- eta prestakuntza-programa doakoa da, eta presentziala, online edo mistoa izan daiteke. Bi prestakuntza-modalitate proposatzen ditu: banakakoa eta kolektibo eta taldeentzat. Prestakuntza bereziki bideratuta dago banaka edo taldean emakumeen eta gizonen berdintasuna zer den eta horren alde ikuspegi pertsonal, sozial eta profesionaletik nola lan egin daitekeen jakin nahi duten gizonei. Hori guztia, emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko gizarte-aldaketa sustatzen duten eragile bihurtzen laguntzeko. Ikastaroetan hiru ardatzetan egituratutako gaiak jorratzen dira: maskulinitateak, berdintasuna eta balio-aldaketa; maskulinitateak eta indarkeria sexista; eta maskulinitateak eta arriskuen murrizketa.

Gizonduz funtsezko erreferentea izan da arlo honetan pertsona eta erakunde publiko eta pribatu askorentzat, bai gure erkidegoan, bai erkidegotik kanpo. Horren erakusgarri dira erakunde askok programa ezagutzeko edo berdintasun-jardunbide egoki gisa aurkezteko egindako eskaerak.

 

 
Euskadi, auzolana