Euskadi.eus logotipoa

Segurtasun indarren erronken inguruko eztabaida indarkeria jasaten duten emakumeei arreta emateko

2018-04-14_ONU_estandares_policial1.jpg

2018.eko apirilak 12

Emakunde Nazio Batuetako zenbait agentziekin (UNFPA eta UN Women, besteak beste) burutzen ari den kolaborazio lanaren testuinguruan, gaur Gasteizen emakumeen kontrako indarkeriaren biktima diren emakumeak artatzean segurtasun indarren estandarren inguruko eztabaida monografikoa egin da. Nazioarteko programa honen helburua da zehaztea zeintzuk izan behar diren gutxieneko estandarrak emakumeen kontrako indarkeriaren biktima direnak artatzeko. Eta ezartzen diren estandarrak eremu poliziala, judiziala, osasunarena eta zerbitzu sozialen eremuak hartzen ditu kontuan. EAEn zenbait lan talde egin dira eremu bakoitzean lan egiteko eta hauek egindako lanaren ondoren, plenario monografikoak egiten ari dira eremu bakoitzaren inguruan. Gaur poliziaren lanari buruz aritu dira eta Ertzaintzak, eta Gasteiz eta Donostiako Udaltzaingoko arduradunak aritu dira azken aurrerapenen berri ematen. Izaskun Landaidarekin batera, bertan izan da Josu Zubiaga, Segurtasun sailburuordea. 

 

 

 

 

 
Euskadi, auzolana