Euskadi.eus logotipoa

Haurdunaldi subrogatuaren genero inpaktuaz hausnarketa egin du Emakundek EHUko Udako ikastaroetan

2018-07_12_UDAIKASTAROAK.jpg

2018.eko uztailak 12

Gaur goizean hasi da Donostiako Miramar Jauregian Emakundek EHUko Udako Ikastaroen barnean antolatutako  “Haurdunaldi subrogatua edo alokairuzko sabelak?” ikastaroa. Uda ikastaro honekin Emakundek gaiaren inguruko eztabaidan lagundu nahi du, mahai gainean dauden jarrera ezberdinak eta defendatzen dituztenen informazioa emanez, baita praktika honek dakartzan ondorio kultural, sozial, etiko eta juridikoak ere emakume eta adingabekoen bizitzan eta eskubideetan. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak ireki du ikastaroa esanez haurdunaldi subrogatua gai konplexua dela eta gizartean eztabaida eta zalantzak sortzen dituena eta hain zuzen horregatik behar direla hausnartzeko espazioak. Landaidaren esanetan,  "haurdunaldi subrogatuaz ari garenean, lehenik eta behin kontuan izan behar dugu praktika honek duen genero inpaktua. Kontuan izan behar dugu gure gizartean orokorrean dauden baldintzak: existitzen diren botere harremanak, pobreziaren feminizazioa, emakume eta gizonen arteko berdintasun eza, emakumeen kontrako indarkeria, bai fisikoa eta baita sinbolikoa… Argi daukagu guzti honek emakumeak zaurgarriago bihurtzen dituela merkatuak dituen eskarien aurrean".Egoera hau kontuan izanik, emakumeen gorputzen merkatilizazioa ekidin behar dela aipatu du.

Ikastaroko irekiera hitzaldia Amelia valcárcel pentsalari feministak ireki du "Emakumeen gorputzen merkantilizazioaren mugak" izenburuko ponentziarekin. Ondoren, Emakundek gaiaren inguruan egindako ikerketa lana ere aurkeztu da: "Haurdunaldi subrogatua ala alokairuzko sabelak?". EDE Fundazioko Ainara Cantok eta Aida Ortegak aurkeztu dute.

INFORME COMPLETO GESTACIÓN SUBROGADA

ESTUDIO GESTACIÓN SUBROGADA. ANEXO ENTREVISTAS

Bestalde, gaiaren inguruko ikuspegi juridikoaz hitz egin dute Itziar Alkortak, Zuzenbidean doktorea eta EHU-UPVko irakasleak, eta Octavio Salazarrek, Cordobako Unibertsitateko Zuzenbide irakasleak.

 
Euskadi, auzolana