Euskadi.eus logotipoa

Hamahiru entitate berrik jaso dute gaur Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izendapena

SAVE_20181031_144631.jpeg

2018.eko urriak 31

Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izendatzen duen bereizgarriaren entrega egin die gaur 13 enpresa eta entitate ezberdinei. Honela, guztira, 104 entitate eta enpresa dira orain arte ziurtagiria jaso dutenak. Honen helburua da euren erakundeetan emakume eta gizonen berdintasunarekin konpromisoa hartzen duten entitateen lana aitortzea. Ziurtagiria lortzeko kontuan hartu dira lan-baldintzetan emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasuna bermatzeko jarduerak, eta enpleguarena kalitateari dagozkionak; eta baita kanpora begira egindako jarduerak ere. 

Guar ziurtagiria jaso duten entitateak honako hauek dira: Bidelan Gipuzkoako Autibideak, Asociación de personas afectadas de autismo y otros transtornos, Ekia intervención social, Asociación vizcaína de ayuda a personas afectadas de parálisis cerebral, Excavaciones y transportes ORSA, Hegala Norte, Uraren Euskal Agentzia-Agencia Vasca del Agua, Centro de Estudios INATECS, Gisma asesoramiento, Centro de Estudios Juritecnia, Zubeldia Formación, Centro de Enseñanza San Roque y Servicentric. 

Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izateko beharrezkoa da enpresa barruan emakume eta gizonen egoera aztertzen duen diagnostikoa egitea, lehenik eta behin, eta, ondoren, ekintza positiborako plan bat diseinatu eta aurrera eramateko konpromisoa hartzea. Ekintza positiborako plan honek zenbait helburu bete behar ditu, besteak beste, aukera berdintasunen aldeko politika bultzatzea langileak kontratatu, sustatu eta trabatzeko orduan; zuzendaritzako langileak eta langileen kontratatze lanak burutzen dituztenak aukera berdintasunean trebatzea; kontratazio, aukeraketa eta trebakuntza prozesuak aldian-aldian gainbegiratzea, hartu diren neurriak aplikatzen diren baieztatzeko; malgutasun bideak eskaintzea familia mailako ardurak dituzten langileei; eta emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzeko bideak erraztuko dituzten informazio eta/edo sentsibilizazio kanpainak egitea.

Emakume eta gizonen egoeraren diagnostikoa egiteko eta ekintza positiborako planak lantzeko, enpresek laguntza teknikoa eskatu dezakete eta horretarako homologaturiko entitate kontsultoreen bitartez eskaini ahal zaie. Emakundek, honetarako, urtero egiten du subentzio deialdia.

Bereizgarri hauen helburua ez da berdintasunean bikainak izan diren enpresa edo entitateak saritzea, baizik eta berdintasunari dagokionez euren egoera hobetzeko konpromisoa agertzen dutenen pizgarri izatea.

Hemen orain arte bereizgarria jaso dutenak.

Ziurtagirien entrega Emakundek Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Astearen barruan egindako "Genero-arrakala soldatetan eta pentsioetan; lan- eta zainketa-lanak" jardunaldiaren baitan egin da. Bertan, Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak adierazi du "soldata arraila edo arrakala bezalako arazo baten aurrean gure eredua aldatu" beharra dagoela, besteak beste, "gizarte honek zaintza lanak emakumeen esku uzten dituelako eta honek berarekin dakarrelako emakumeek malgutasun handiagoko lanpostuak aukeratzea, honek euren soldatetan duen eraginarekin".  Soldata arrakalaren arazoari erantzun integrala eman behar zaiola esan du eta Jaurlaritza eta Emakunde horretan daudela. 

 
Euskadi, auzolana