Euskadi.eus logotipoa

Estatuko Berdintasunerako Idazkariak, Soledad Murillok, Basqueskolaren jardunaldian parte hartu du gaur Gasteizen

2018-07-14_BASQUESKOLA_SOLEDAD.jpg

2018.eko uztailak 14

Euskadiko emakumezko hautetsien berdintasunezko partaidetza kontziliazio hirukoitzak baldintzatzen du, kontziliazio pertsonala, profesionala eta politikoa egin beharra baitaukate. Euskadiko emakume alkate eta zinegotziek alor honetan buru izateko aurrerapausoak eman ditzaten, funtsezkoa da kontziliazio hori egiazkoa izatea. Hori dela eta, EUDELek eta Emakundek sustatutako Basqueskola sareak Denborak eta emakumeen partaidetza politikoasaioa antolatu du gaur goizean Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.Topaketa honetan Soledad Murillom parte hartu du. Murilo soziologoa eta Salamancako Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea da, eta Berdintasunerako estatu-idazkari izendatu dute duela gutxi. Topaketako esparru-hitzaldia eskaini du, eta funtsezko zenbait kontzeptu proposatu ditu gaiaren inguruan. 

Topaketa honek helburu bikoitza izan du; batetik, Basqueskolaeta bere sarea Euskadiko emakumezko hautetsiei gerturatzea eta, bestetik, emakumeek politikan gizonezkoekin aukera-berdintasunean parte hartzeko duten eskubidean eragin berezia duen arazoa aztertzea: bizitza pertsonala, profesionala eta politikoa uztartzea.

Jardunaldi honetan politikako denboren kudeaketa aztertu da; horretarako, esperientziak azaldu dira, egiazko kasuak aztertu dira eta erreferentziazko ereduak adierazi. Saio honetan udalerrietan hartzen ari diren neurriak ere eztabaidatu dira, tokiko politikan denborak antolatzeko eragin positiboa baitute.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria izan da politikan aritzeko hitza emanda dauden emakumeei ongi etorria egin diena.

Natividad López de Munain, Elburgoko alkatea; Idurre Bideguren, Bermeoko alkatea; Beatriz Marcos, Bilboko zinegotzia; Paula Amieva, Getxoko zinegotzia; Duñike Arrizabalaga, Donostiako zinegotzia; eta Iraida Saenz de Lafuente, Aiarako zinegotzia,izango dira Basqueskolaren helburuak eta datozen proiektuak aurkeztu dituztenak. Talde sustatzaile honetan euskal udalerrietako sentsibilitate politiko guztietako ordezkaritza dago, eta agenda publikoan eragiteko beharrezko estrategiak egiten ari da koordinatuta eta bere hiru lan-alorren bidez (eragin politikoa, denborak eta kontziliazioa eta hautetsi berrien harrera) eta emakumeen buruzagitza eta partaidetza sustatuz beren ahots eta kokapenetatik.

 
Euskadi, auzolana