Euskadi.eus logotipoa

Erakundeak eta gizarte eragileak emakume eta neskatoen sexu esplotazioa eta salerosketaren aurkako pausoak ematen ari dira

2018-05-10_mesa_trata.jpg

2018.eko maiatzak 10

Gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Lakuako egoitzan emakume eta neskatoen salerosketa eta sexu esplotazioaren aurkako koordinazio mahaia bildu da. Mahai honetan parte hartzen dute erakunde publikoak zein gizarte eragileak. Emakundek koordinatzen duen mahaian, Ertzaintzako zuzendaritzak, Segurtasun sailak, Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailak, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak, Fiskaliak eta foru aldundiek parte hartzen dute; eta hauekin batera, baita ere hainbat gizarte eragilek: Cáritas, CEAR, Munduko Medikuak, Ihesaren aurkako batzordea, Gizarterako, Askabide, Gurutze Gorria Oblatas eta Accem.

Gaurko bileran sexu-esplotazioa helburu duen emakume eta neskatoen salerosketaren aurkako  planaren zenbait eduki landu dira. Plan honen barruan, aurreikusten dira EAEko egoeraren diagnosia (Carmen Meneses irakasleak burutuko duena), profesionalen formakuntza, elkarlanean antolatutako ekintzak, eta baita lan talde espezifikoen eraketa

 
Euskadi, auzolana